
63. Patxi Huarte, irudimena ogibide
11/04/22 • 41 min
Previous Episode

62. Asisko Urmeneta, jokerra du sakelean
Iruneko Urmenetatar leinukoa, anai-arrebetan bosgarrena eta marrazkilari umoretsua da Asisko Urmeneta. Aitaren semea baino, amatxiren biloba da gehiago, eta pozik oroitzen du Baztan bailaran igarotako haurtzaroa. Historia, irabazleek idazten dutela esaten da, aitzitik, Urmenetak historia marrazten du, baztertuen eta zokoratuena. Hoztan du etxea eta bertan hartu gaitu, hemen ohitura dugun legez.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
Next Episode

64. Gosaria Josu Erguinenean
Saiatzea, ekitea eta egitea. Eta askotan asmatzea. Denetarik egin du atal honetako anfitrioiak. Beasaingo industriak eraman zuen mundura, eta munduak ekarri espektakuluaren industriara. 1977an Kilometroak ekimena sortu zuen bere sorterriko lizeoa bultzatzeko. 80ko hamarkadan ETBren sorreran parte hartu zuen eta ordutik ekoizle lanak egin ditu.Disney multinazionalarentzat lan egin zuen eta bera izan zen Karlos Arginanori telebista programa bat egitea ideia ona izango zela esan ziona. Gainontzekoa historia da. Adina baduen arren ez da jubilatu eta laneguna hasi aurretik, gosaltzera gonbidatu gaitu bere etxera.
If you like this episode you’ll love
Episode Comments
Generate a badge
Get a badge for your website that links back to this episode
<a href="https://goodpods.com/podcasts/barruan-gaude-240547/63-patxi-huarte-irudimena-ogibide-26779574"> <img src="https://storage.googleapis.com/goodpods-images-bucket/badges/generic-badge-1.svg" alt="listen to 63. patxi huarte, irudimena ogibide on goodpods" style="width: 225px" /> </a>
Copy