Log in

goodpods headphones icon

To access all our features

Open the Goodpods app
Close icon
Barruan gaude - 18. Joserra Senperena: Doinuen alfabetoaz idazten du

18. Joserra Senperena: Doinuen alfabetoaz idazten du

04/09/21 • 44 min

Barruan gaude
Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, badaezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa."Existentzia minorrak" bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin.Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
plus icon
bookmark

Previous Episode

undefined - 17. Izaro Andres: Limoiari kosk!

17. Izaro Andres: Limoiari kosk!

Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andres (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak.Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El Pais egunkariak argitaratu du "Invierno a la vista" 2020ko urtarrilean kaleratuko duen "Limones en invierno" diskoaren singela. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du Mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia.

Next Episode

undefined - 19. Itziar Ituno: Bizitzan errebeldea,fikzioan polizia

19. Itziar Ituno: Bizitzan errebeldea,fikzioan polizia

Itziar Ituno aktorea da. "Goenkale"n egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain 'La Casa de Papel' telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Egunetik gauera milaka eta milaka zale batu ditu Instagramen 2,4 milioi jarraitzaile izatera (2019ko azaroa) iritsi arte. "Influencer"a izanagatik ere zenbait lan galdu ditu, espainiar ultra eskuinak bultzatutako boikot kanpainak direla medio. Polemikoaren etiketa jarri diote, baina, horrek Netflix etxeari bost axola. "La Casa de Papele"n 4. denboraldia iragarri dute jada, eta Murillo inspektoreak pisuzko papera izaten segiko du bertan.'Hil Kanpaiak' Imanol Rayoren pelikulan parte hartu du Eneko Sagardoy aktorearekin batera. Deskantso egunak dituen arren, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?

Episode Comments

Generate a badge

Get a badge for your website that links back to this episode

Select type & size
Open dropdown icon
share badge image

<a href="https://goodpods.com/podcasts/barruan-gaude-240547/18-joserra-senperena-doinuen-alfabetoaz-idazten-du-26779543"> <img src="https://storage.googleapis.com/goodpods-images-bucket/badges/generic-badge-1.svg" alt="listen to 18. joserra senperena: doinuen alfabetoaz idazten du on goodpods" style="width: 225px" /> </a>

Copy